top of page

Sustraiak

Gure sustraiak...

 Unanue Gozotegia aitona Antoniok sortu zuen 1934an. Hasieran, “La Confianza” izena zuen eta Ordiziako Santa Maria kalean kokatuta zegoen, Martinez tabernaren ondoan.

 

Aitona Antonio Zabaleko oinetxean jaio zen, Ordizian, baina zoritxarrez ez zen goi mailako familia batekoa eta gaztetatik bizitza aurrera ateratzen ikasi behar izan zuen. Lanbideren bat ikasi behar zuenez, Ordiziako Imaz gozotegian hasi zen lanean eta ondoren, probintziako beste hainbat gozotegitan ezagutza gehiago hartzen joan zen.

 

20ko hamarkadan Donostian bizitzea egokitu zitzaion, “belle epoque”an eta hamarkada honetan, Europako sukaldari onenekin batera gozogintzaz gehiago ikasteko aukeraz baliatuko da. Izan ere, garai haietan, Europako noblezia Donostian elkartzen zela gogoratu behar dugu, eta hauek, garaiko chefekin batera etortzen ziren.

 

1934an, amona Cristina Insaustirekin batera, beraien kabuz hastera animatu ziren. Eta ondoren, Jose Mari eta Luis Mari semeak etorriko dira, lanbide honetan ere geratuko direnak, eta hauekin beraien emazteak, Isabel izeba eta nire amatxo Maite. Eta gero ni nator, ni ere Jose Mari izanik

 

Harro gaude 85 urte hauetan Goierri osoko gozotegi erreferentea izatea lortu dugulako. Azken urte hauetan, Jakintza Ikastolak bertan dauden txikitxoak bidaltzen dizkigu elaborazio prozesu desberdinak irakasteko eta ikusten da gozotegiak etorkizuna duela, izan ere, hauek oso ondo pasatzen dute eta asko disfrutatzen dute masak egiten.

 

Gure langileen laguntza eta babesari esker iritsi gara iritsi garen tokira, eta dagoeneko familiakoak ditugu guztiak.

 

Unanue gozotegia Goierriko gozotegia da. 1934tik ari gara Goierritarrak Goxatzen, eta ia 100 urte hauetan goierritarrok izan ditugun ospakizun gehienetan partaide izan gara. Bailaran izan diren bataio, jaunartze, ezkontza eta jaietan gu ere parte izan gara eta horrela jarraitu nahi dugu. Unanue gozotegia ere familia batek osatzen du eta familia izaera hori mantendu nahi dugu aurrerantzean ere goierritar  guztiekin. 

bottom of page